Igandeko pilotakadekin abiatuko da Goizuetako IV. Umore Ona Pilota Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 29a, 16:00

Finalak urtarrilaren 14an jokatuko dituzte.

Goizuetako Umore Ona Pilota Txapelketaren IV. edizioari igandean, azaroaren 3an, emanen diote hasiera. 10:00etan hasita, sei partida jokatuko dituzte. Ondorengo partidak, berriz, ostiraletan izanen dira, 17:30ean hasita: azaroaren 8an, 15ean, 22an; abenduaren 6an, 13an, 20an eta 27an; eta urtarrilaren 3an eta 10ean. Txapelketa ilbeltzaren 14ko, astearteko, finalekin borobilduko dute.

Igandean, 10:00etan abiatuko dute txapelketa, Umore Ona elkarteko umeen arteko lehiarekin. B. Narbarte eta A. Sagardui A. Legarreta eta J. Alsuaren kontra lehiatuko dira.

Kimuak

Segidan, kimuen txanda izanen da eta Umore Onakoak eta Bortziriak taldekoak ariko dira, aurrez aurre. A. Salaberria eta X. Apezetxeak, bikote osatuta, B. Azpiroz eta M. Korta izanen dituzte aurkari.

Hernani eta Añorgako kimuen txanda izanen da segidan. Aizpuruk eta Cuestak (Añorga) O.Macicior eta E.Oses (Hernani) izanen dituzte arerio.

Haurrak

Haurren kategorian Oiarpe eta Bortziriaken arteko norgehiagokan M. Olaitz eta M. Leonet E.Etxenike eta E. Madariaga ariko dira.

22 urtez azpikoak

22 urtez azpikoen partidekin borobilduko dituzte eguneko partidak. F. Arribillaga eta A. Goikoetxea (Irurtzun); Aristi (Getaria) eta Salegiren (Ilunpe) kontra ariko dira. Bukatzeko, Oiarpe taldeko I. Ugalde eta E.Etxeberria Umore Onako A.Aizkorbe eta A. Apezetxearen aurka lehiatuko dira.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun