Nafarroako hainbat txokotatik joandako Orreaga Fundazioko kideak elkartu ziren urriaren 26an Leitzan. Orreagako Elkarteen Egunaren aitzakian, goizean hasi eta goizaldeko ordu ttikiak arte luzatu zen pesta. Dantzariak, hamaiketakoa, txistulariak, bazkaria, erraldoi eta buruhaundien konpartsaren kalejira, kontzertua... izan zituzten. Tartean, lekuko aldaketa ere bai; iaz Agoitzen jasotako lekukoa, Andosillako herritarrei eman zieten leitzarrek. Andosillak antolatuko du 2020ko Orreagako Elkarteen Eguna.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!