Leitzako Udalak Inguruarte eraldatzeko proiektuaren zirriborroa aurkeztuko die herritarrei astearte arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 28a, 16:00

Leitzako herrigunetik Uitzirako bidean dagoen espazioa eraldatu nahi dute.

Leitzako Udalak Inguruarte berreskuratu eta egokitzeko hurrengo pausoa eman du. Herritarrek emandako iritziak eta proposamenak jaso ondotik, gehien errepikatu direnekin zirriborro edo bozeto bat egiteko eskatu dio paisajista talde bati. Orain, hauek egindako lana herritarrei erakusteko bilera  antolatu du urriaren 29rako. Herritar guztiei egin die 18:30ean Udaletxera joateko deia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun