Leitzako Erleta Eskolako estalpean egin dituzten txikizioak salatu ditu Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 28a, 08:29

Leitzako Udalak salatu duenez, «behin eta berriz zaborrez bete eta triskantzak egin dituzte» Erleta Eskolako Atzea estalpean. Guraso eta irakasleek auzolanean egindako txokoa da eta «ulergaitza da herritar guztion baliabide bati batzuek halako kalteak eragitea». Egoera salatzearekin batera, «arduraz jokatzeko» deia egin du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun