Oinatz Bengoetxeak Lasoren aurkako partida jokatzea erabaki du

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 24a, 18:47

«Sentsazio onak» izan ditu Bengoetxeak entrenamenduan. Hortaz, larunbateko partida jokatzea erabaki du.

Oinatz Bengoetxeak, leitzar pilotariak, Lasoren aurkako partida jokatzeko moduan dagoela erabaki du. EITBri adierazi dionez, «sentsazioak onak izan dira eta horregatik erabaki dut jokatzea». Larunbatean ongi egoteko esperantza adierazi duen arren, argi hitz egin du: «kirolariak ez daki sekula, jokatu arte, nola aterako den gauza. Aurrea egitea erabaki dut...». Bihar Ezkurdiak Artolari irabazten badio, Bengoetxeak edo Lasok finalaurrekoetarako txartela lortuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun