A-15 autobidea itxiko dute bi noranzkoetan ostiral gauetik igande goizera arte

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 24a, 15:08

Berastegiko irteeran itxiko dute autobidea.

A-15 autobidea erabili behar duten auto-gidariengan eragina izanen dute asteburu honetan ere San Lorenzo-Larre tuneleko egokitzapen-lanek. Bi noranzkoetan itxiko dute errepidea; urriaren 25eko 22:00etatik urriaren 27ko 10:00ak arte. 

Andoaingo bidean, Berastegiko irteeran itxiko dute autobidea eta Iruñeko bidean, berriz, Sorabillako loturan, Andoaingo irteeran. Horren ondorioz, gidariek beste ibilbide batzuk erabili beharko dituzte Nafarroa eta Gipuzkoa arteko lotura egiteko.

Andoaingo noranzkoan doazen ibilgailuek Berastegiko irteeran atera eta GI-2130 errepidean barna, Elduaiendik, Berrobitik eta Ibarratik pasaz Tolosaraino joan beharko dute, eta han N-1 errepidean sartu. 

Desbideratzeak behar bezala seinaleztatuta egonen dira.

Iruñeko noranzkoan doazenek, Sorabillako lotura itxita egonen denez, N1 errepidean barna Gasteizko noranzkoan segi, Tolosako irteeran atera eta GI-2130 errepide hartu beharko dute. Berastegi parean izanen dute atzera A-15era sartzeko aukera. Lekunberrira joan nahi dutenek, GI-2135 errepidea ere izanen dute aukeran.

Ibilgailu astunek debekatuta izanen dute GI-2130 errepidetik pasatzea.  N1 errepidean Altsasuraino joatea gomendatu diete gidariei, A10 errepidea (Sakanako autobidea) hartuta Irurtzunera joateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun