Igandean jokatuko den Euskal Herriko l. mailako aizkolari txapelketako finalean ariko da Rekondo

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 24a, 14:00

Jon Rekondo –ezkerretik hasita bigarrena– igandeko finalean kontrario izanen dituen aizkolariekin.

Euskal Herriko maila nagusiko txapelketako finala igande honetan Gasteizen jokatuko da eta sei aizkolari nor baino nor ariko dira. Jon Rekondo leitzarrarekin batera, Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Julen Alberdi Txikia IV.a, Iñaki Azurmendi eta Eneko Otaño ariko dira.

Gasteizko Iradier Arenan jokatuko da finala eta 12:00etan hasiko da. Aizkolari bakoitzak 54 ontzako lau enbor, 60 ontzako bertze lau enbor eta 72 ontzako lau enbor ebaki beharko ditu.

Jon Rekondok urriaren 5ean jokatutako kanporaketan lortu zuen finalerako txartela. Saio hartan seigarren egin zuen leitzarrak eta bost segundoko aldearekin lortu zuen finalera sailkatzea. Rekondok 21 minutu eta 18 segundo behar izan zituen lanak bukatzeko eta zazpigarren gelditu zen Jesus Mari Mujikak 21 minutu eta 23 segundo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun