Leitzako Jeiki abesbatzako kideek emanaldia eskainiko dute igandean Faltzesen

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 25a, 10:00

Jeiki abesbatzako kideak.

Nafarroako Erriberara joanen dira urriaren 27an Leitzako Jeiki abesbatzako kideak. Faltzesen eskainiko dute kontzertua, Pedro Iturralde kultur etxean, 13:00etatik aurrera. Nekane Piñuelaren zuzendaritzapean, abesti garaikide zein klasikoak eskainiko dituzte: Verdi, Mokoroa, Leonard Cohen, Itoitz... eta beste hainbaten abestiak entzuteko aukera izanen dute bertaratzen direnek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun