Ipuin-kontaketa saioa antolatu dute urriaren 24an Leitzako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 23a, 09:30
2018ko Liburutegien Egunean ere ipuin-kontaketa saioa izan zuten Leitzako liburutegian.

Emanaldia 17:00etan hasiko da

Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko ipuin-kontaketa saioa izanen dute bihar, hilak 24, Leitzako liburutegian.  Liburuzaina eta gaizkileak ipuinaz gozatzeko aukera izanen dute bertaratzen direnek. Hasiera batean emanaldia 18:00etan hastekoa zen, baina ordu horretan Udaletxean Erosketa ohiturak aldatzeko tailerra izanen denez, 17:00etara aurreratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun