Abañotik Goizuetara, bide zaharrean barrena

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 22a, 11:02

Kultur agendaren barruan, Abañotik Goizuetara ibilaldia egin zuten pasa den larunbatean. Arrakastatsua izan zen oso,  27 laguneko taldea bildu baitzen garai batean Hernani eta Goizueta lotzen zituen oinezko bidearen zatia egiteko.  Jose Jabier Etxeberriaren azalpenak adituz historiako hainbat pasarte ikasteko aukera ere izan zuten bertaratutakoek. Aboñora autobusez joan ondoren, Aranon barna bideari segika, eguerdiko ordubaterako iritsi ziren Goizuetara. Plan borobila izan zenaren seinale da, parte-hartzaileak hurrengo ibilaldia egiteko zain eta mendi taldea sortzeko gogoz gelditu izana.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun