Xabat Illarregi leitzarrak irabazi zuen urriaren 19an, ostiralean, jokatu zen Aramaioko Kopla Txapelketa. Asier Galarza muxikarra, berriz, bigarren sailkatu zen. Txapelketaren bigarren edizioa Goiko tabernan abiatu zen eta plazan geldialdia egin ondotik, Iturrieta sagardotegian jokatu zen finala. Bertsolarien bueltan 100 lagunetik gora bildu ziren, iaz baino dezente gehiago. Aramaioarrak ez ezik, inguruko herritarrak ere bertaratu ziren.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.