'Dakienak ez dakienari erakutsiz' aritu dira Areson

Ttipi-Ttapa 2019ko urriaren 18a

Mendialdea Mankomunitateak antolatuta hondakinen murrizketa eta berrerabilpena indartzeko tailerrak izan zituzten atzo Areson. Ainhoa Ansa aranoarra gidari zutela, erosketa ohiturak aldatzeko hainbat modu jarri zituzten mahai gainean. Gero josteko-makinak lanean jarri eta kamiseta zaharrak erabiliz erosketak egiteko poltsak egin zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun