Leitzako Udalak Guratz Mendi elkartearen parean obrak dirauten bitartean inguruan noranzko bakarra izanen dela jakinarazi du

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 18a, 06:50
Trafiko-arauak mapa honen bidez adierazi ditu.

Leitzako Guratz Mendi elkartearen pareko eraikinean moldatze-lanak eginen dira. Udalak, horiek dirauten bitartean, inguruan noranzko bakarra izanen dutela jakinarazi du; eta trafiko-antolaketari dagokionez, mapa bidez adierazi ditu aldaketak. Bide batez, eragozpenengatik barkamenak eskatu eta arretaz gidatzeko deia egin du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun