Gaztainak biltzen ibili dira Aresoko haurrak eta gurasoak

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 16a, 09:20

Aresoko Guraso Elkarteak antolatuta, gaztainak biltzen aritu ziren atzo arratsaldean herriko haur eta gurasoak.

Gaztain mordoxka bildu zuten eta indarrak berreskuratzeko, mendian bertan, arratsaldekoa egiteko tartea ere hartu zuten. Harri batez bi kolpe eman dituztela esan daiteke, atzoko mendi itzuliaren ondotik tripa bete eta hurrengo baterako arratsaldekoa ere ziurtatu baitute; gaztain jaterako hitzordua egitea besterik ez zaie falta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun