Larunbatean, urriaren 12an, jokatu zuten Urkabera Igoera lasterketa Oiartzunen. 1,6 kilometroko ibilbidean 190 metroko igoerari aurre egin eta Urkabe mendiko gurutzean dagoen zintzarria jo behar zuten korrikalariek. Hodei Lujanbio goizuetarra izan zen parte hartzaileetako bat eta hirugarren postuan sailkatu zen. 8:54 denboran osatu zuen ibilbide labur bezain gogorra. Aurretik izan zituen Jon Urtizberea (8:28) eta Jokin Arretxea (8:48).
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!