Landa Eremuko Emakumeen Egunaren harira 11 lagun elkartu dira Aranon

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 15a, 09:45
Mahai inguruan bildu dira. Argazkia eta testua: Ohiana Calparsoro.

Landa Eremuko Emakumeen Egunaren harira, Aranoko Maisuenean topaketa egin dute. Guztira 11 lagun elkartu dira. Amama pelikula ikusi eta guztien artean prestaturiko afaria dastatu dute. Bizipenak filmeko pasarteekin lotzeko eta pasadizoak freskatzeko aprobetxatu dute afalondoko momentua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun