Mendizale bat erreskatatu dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 14a, 06:20
Manduegi mendian min hartu duen mendizalea erreskatatu dute.

Nafarroako Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, Goizuetako Manduegi mendian, mendizale batek tibia- eta perone-haustura izan du. Hori horrela, mendizalea erreskate-taldeak, helikopteroaren laguntzaz, atera behar izan du. Euskalerria Irratiak jakitera eman duenez, 63 urteko emakumezkoa da zauritua, paseotxo bat ematera joana zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun