Erosketa ohiturak aldatzeko tailerra egin dute Aranon

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 11a, 10:30

Mendialdea Mankomunitateak 'Dakienak ez dakienari erakutsi' goiburupean antolatutako tailerrak atzo, urriaren 10ean, hasi zituzten Aranon. Zaborrik sortu gabe erosketak nola egin pentsatzeko tailerra egin zuten. Hurrengo saioa urriaren 31n eginen dute. Berrerabiltze, berreskuratze nahiz zaharberritze tailer irekia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun