Emakume baserritarren topaketa urriaren 15ean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 12a, 10:00

Joan den urtean ere emakume baserritarren bilkura egin zuten.

Emakume Baserritarren Egunarekin lotuta, Leitzan topaketa antolatu dute urriaren 15erako. Udaletxean bilduko dira 16:00etatik 19:00etara.

Goizuetan eta Areson zein Aranon ere ekitaldiak izanen dituzte. Goizuetari dagokionez, Emakumeen lurra dokumentala ikusteko eta hortaz solastatzeko aukera izanen dute urriaren 25ean eskolako jangelan, 19:00etan.

Areson eta Aranon erakusketa

Areson eta Aranon, berriz, 'Baratze kritikoa' erakusketa izanen da ikusgai. Urriaren 18tik 31ra, astegunez 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean 11:00etatik 13:30era, Aresoko udal aretoan ikusi ahal izanen da. Aranon, aldiz, azaroan jarriko dute ikusgai, 4tik 18ra Maisuenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun