Urrian eginen dute bilketa eta bere aletxoa jarri nahi duenak, hiru modu ditu aukeran: eskolara eramatea, bertan kopia egin ondotik itzuliko diete argazkia; cpleitza@educacion.navarra.es helbidera bidaltzea edo whatsappez 680 106 928 zenbakira igortzea.
Bildutako argazkiak azaroaren 30ean egitekoa duten festan jarriko dituzte ikusgai. Ate-irekien jardunaldia antolatzeko asmoa dute, Erleta eskola bisitatzeko aukera nahi emanaz. Argazkiak pasabideak apaintzeko eta oraina eta iraganaren arteko zubilana egiteko erabiliko dituzte.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!