Emakume baserritarren topaketa eginen dute urriaren 15ean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 11a, 07:30
Emakume baserritarren topaketa eginen dute asteartean Leitzako udaletxean

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, beste zenbait ekitaldi ere antolatu dituzzte Leitzaldean eta Urumealdean

Emakume Baserritarren Egunarekin lotuta, Leitzan topaketak antolatu dituzte urriaren 15ean Berdintasun Batzordeak eta Bertatik Bertarak. Udaletxean bilduko dira 16:00etatik 19:00etara.

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egun honekin lotuta, urriaren 18tik 31ra Baratze kritikoa erakusketa irekiko dute Areson, udal aretoan, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean 11:00etatik 13:30era. Erakusketa hau Aranon ere ikusgai jarriko dute azaroaren 4tik 18ra Maisuenean.

Urriaren 25ean, Emakumeen lurra dokumentalaren emanaldia eta solasaldia izanen dute Goizuetako eskolako jangelan, 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun