Eskola-laguntza emateko lan-eskaintza egin du Mendialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 10a, 09:15
Curriculumak urriaren 21a arte bidal daitezke.

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 2019/2020 ikasturtean eskola-laguntza emateko lan-eskaintza egin du. Magisteritza, Pedagogia, Psikopedagogia edo Gizarte Hezkuntza ikasketak izatea eskatu dute eta lan-esperientzia eta boluntario gisa lan egin izana baloratuko dute. Curriculumak urriaren 21a arte aurkez daitezke Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan (Leitzako udaletxeko 1. solairuan edo prebentzioa@lagagizartezerbitzua.org posta elektronikoaren bidez. Informazio gehiago 948 51 08 40 edo 681 26 51 89 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun