Atekabeltz gaztetxearen atzeko aldeko kalea itxi dute

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 10a, 08:00
Atekabeltz gaztetxearen atzeko aldeko kalea guztiz itxi dute, bertakoentzat izan ezik.

Leitzako Udalak jakinarazi duenez, Atekabeltz gaztetxearen atzeko aldeko karrikan makina astunekin hasi dira lanean. Hori horrela, eta arriskua saihesteko helburuz, obra zuzendaritzak pasabide hau guztiz ixtea erabaki du (bertakoentzat salbu). Horregatik, ikastetxeetako sarrera-irteeretan beste bide bat hartu beharko dute eta ahal den neurrian behintzat, kotxerik gabe joateko eskaera egin dute.  Irekitzen dutenean jakinaraziko dutela ere adierazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun