Aresoko udalaren wifi zerbitzua etenda igandeko sutearen ondorioz

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 8a, 09:13
Garabira igota tximinia garbitu ondotik, dena kontrolpean ote zegoen begira aritu ziren suhiltzaileak.

Igande eguerdian sua piztu zen Aresoko Udaletxe gaineko etxebizitzetako batean eta kalte material handiegirik izan ez bada ere,  herriko wifi zerbitzua eskaintzeko beharrezkoa den antena erre egin zen. Aresoko Udalak jakinarazi du, gaur bertan saiatuko direla zerbitzua martxan jartzen.

Urriaren 6an, 12:30ak aldera ohartu ziren tximiniak sua hartua zuela. Larrialdi zerbitzuei abisua eman zieten eta Goizuetako suhiltzaile boluntarioak eta Iruñeko suhiltzaileak bertaratu ziren. Dena den, haiek iristerako hainbat herritarrek sugarrak kontrolpean zituzten. Garabira igota tximinia garbitzen aritu ziren suhiltzaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun