Ilarak izan dira egunotan Elizondon. Zirku bete jende bildu da hamar emanaldietan eta ikusleek artistak txaloz bildu dituzte. Dagoeneko Leitzara bidean dira. Ondorengo bi arteburuetan, bortz egunez, bina emanaldi eskainiko dute. Sarrera guztiak saldu dira, eta girorik ez da faltako.
- Urriaren 11n, ostiralean: 18:00etan eta 20:30ean.
- Urriaren 12an, larunbatean: 18:00etan eta 20:30ean.
- Urriaren 13an, igandean: 12:00etan eta 18:00etan.
- Urriaren 18an, ostiralean: 18:00etan eta 20:30ean.
- Urriaren 19an, larunbatean: 18:00etan eta 20:30ean.