Argazkietan bilduta Leitzako Aurrera Eguna

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 5a, 16:30

Pesta egun handia dute gaur, urriak 5, Leitzako Aurrera Elkartekoek eta bazkide izan edo ez, gozatzeko aukerarik ez da falta. Pilota partidak, erraldoiak, haurrentzako zaldi ibilaldiak, dantza taldearen emanaldia... izan dituzte goizean. Pesta giroa baliatuta, omenaldietarako tartea ere hartu dute. 1988an Aurreraren alde egindako aizkora jaialdian parte hartu zutenei esker ona adierazi nahi izan diete. Jendetza bildu da eta atzera galtza txuriak jantzita, aizkoran aritu denik ere izan da. Poteoan eman diote segida pestari eta mahaiaren bueltan bilduak daude orain, luze joko du ospakizunak. Argazkiak: E. Iraola

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun