Artikutzan barna ibilaldi-gidatua egiteko aukera izanen da larunbatean

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 4a, 11:10

Eremuaren balio na­turala eta historikoari buruzko hainbat azalpen entzun eta paisaiaz gozatzeko aukera izanen dute.

Donostiako Udalak Artikutza erosi zuenetik ehun urte bete direla ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Hurrena, urriaren 5ean, Artikutzan barna antolatu duken ibilaldi gidatua izanen da. Eskasen elkartuko dira 09:15ean, eta aldapan beheiti joanda, 6 kilometroko ibilbi­dea osatuko dute. Bertaratzen direnek, itzulia egin bidenabar, eremuaren balio na­turalari eta historikoari buruzko hainbat azalpen entzun eta paisaiaz gozatzeko aukera izanen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun