Lehen sektorea bultzatzeko lantaldea sortu dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 4a, 11:30

Goizuetan lehen sektorea bultzatzeko osatu duten lantaldeko kideetako batzuk.

Elikadura burujabetza landu, bertako produktuak suspertu eta bestelako kontsumo eredu bat sustatzeko asmoz taldetxo bat martxan jarri da Goizuetan. Hainbat herritar, Goizuetako Udaleko eta Cederna Garalur elkarteko ordezkariak bildu dira taldean.

Irailaren 13an elkartu ziren lehenbiziko aldiz, eta oraingoz, lehen sektorearen egoera ezagutzeko inkestak pasatzen hasiak dira. Inkesta horien erantzunak bildu eta informazioa lehenbiziko sektorea dinamizatu eta herriarentzat plan estrategiko bat egiteko erabiliko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun