Astelehenean 19:00etan antolatu du Cedernak udaletxean
Cederna Garalur elkarteak antolatuta, 'Nafarroa Zirkularra' ekimenaren barrenean, hiru hitzaldi antolatu dituzte, tartean Leitzakoa, urriaren 7an, astelehenean 19:00etan Udaletxean. Apirilean onartu zuten 15/2018 EDk autokontsumo kolektiboa sustatzeko berrikuntzak biltzen ditu eta horien gainean hitz eginen dute, eta adibide praktikoekin, partikularrei, enpresei eta toki-erakundeei nolako onurak ekarriko dizkieten azalduko diete. Izen-ematea 607 679 377ra deitu edo bidasoa.admon@cederna.es helbidera idatzita.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.