Mendialdea Mankomunitateak peoien eta peoi/gidarien lan-poltsa osatzeko deialdia egin du

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 2a, 11:32
Langileek Mendialdea Mankomunitateak lan egiten duen eremuko zabor-bilketaz eta tratamenduaz arduratu beharko dute.

Interesa dutenek urriaren 9ra arte izanen dute izena emateko aukera

Mendialdea Mankomunitateak peoien eta peoi/gidarien lan-poltsa osatzeko deialdia egin du etorkizunean laneko bajak edo hutsik dauden postuak betetzeko. Oposizio-lehiaketa bidez osatuko dituzte zerrendak eta lortutako puntuazioan oinarrituta, peoi/gidarientzat lan-poltsa bat eta peoientzat beste bat osatuko dute.

Langileek Mendialdea Mankomunitateak lan egiten duen eremuko zabor-bilketaz eta tratamenduaz arduratu beharko dute.  Hondakinen bilketa-berezia eta birzikatze guneak kudeatzea, organikoen tratamendua eta Mendialdea Mankomunitateko instalazio eta ibilgailueen mantenua ere euren gain izanen dute, baita hondakinen garraioa ere. Astelehenetik ostiralera, 06:00etatik 13:20ra izanen da lanaldia eta hilean 1903,52 euroko soldata gordina jasoko dute (14 ordainsari). Xehetasun gehiago mendialdea.eus web orrian edota Mendialdea Mankomunitatera deituta eskura daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun