Leitzaldeko Sastrakak taldeak 'Salda Badago' jardunaldi feministen aurkezpena egin du

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 30a, 11:36

Irailaren 24an, egin zuten Leitzako Atekabeltz herrigunean Euskal Herriko Jardunaldi feministen aurkezpena.  Azaroaren 1, 2 eta 3an Durangon egitekoak dituzte topaketak; Salda Badago izenburupean egin dute hitzordua eta horri keinu eginez, salda-brindisa ere egin zuten aurkezpenaren ondotik. Jardunaldietara joan nahi duenak urriaren 7a baino lehenago eman behar du izena www.saldabadagojardunaldiak.eus orrialdean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun