Goizuetako Udalak ere klima aldaketaren aurkako mozioa onartu du

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 27a, 16:27
Gaur gauean itzalaldian parte hartzeko deia egin dute.

Herritarrak gaur gauean itzalaldia egitera gonbidatu ditu

Mundu mailan klima larrialdiaren aurka deitu duten protesta astearen harira (irailaren 20tik 27ra), Goizuetako Udalak 'klima aldaketaren aurka konpromiso zehatzak hartzeko mozioa' onartu zuen, hilaren 24ko Ohiko Batzarrean.

 

Horrez gain,  Goizuetan hilaren 27an, gaueko 22:00tik 23:00ra, klima-aldaketari aurre egiteko egingo den itzalaldian parte hartzeko deia egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun