Oinatz Bengoetxea da lau eta erdiko txapelketan parte hartuko duen pilotaririk zaharrena

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 27a, 15:00

Aimar Olaizola goizuetarrak txapelketan parte hartzeari uko egin ondotik, leitzarra da parte hartuko duen eskualdeko bakarra eta pilotarien artean 30 urtetik goiti dituen bakarra.

Hamabi pilotarik hartuko dute parte txapelketan. Urriaren 4an hasita, final-zortzirenetako lau kanporaketa jokatuko dituzte, eta horren ondotik, bi taldetan banatuta final-laurdenetako bi ligaxka. Hor sartuko da Oinatz Bengoetxea (Leitza, 1984) txapelketara. Urriaren 13an Ezkurdiaren kontra ariko da Lekunberrin eta Gernikan urriaren 18an jokatuko du. Azaroan sartuta, bi finalerdi jokatuko dituzte eta finala Iruñean eginen dute, azaroaren 17an.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun