Leitzako kirol-azpiegiturak eta zerbitzuak kudeatzeko aldi baterako lan-eskaintza egin dute

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 26a, 09:30
Kirol-azpiegitura eta zerbitzuak kudeatzeko aldi baterako eskaintza egin du Anikotek.

Anikote elkarteak Leitzako kirol-azpiegitura eta zerbitzuak kudeatzeko aldi baterako lan-eskaintza egin du. Jabetza publikodun enpresa pribatuan kontratu laborala, gerente postuan amatasun-ordezkapena (16 hilabetez gutxienez) eta lan-poltsan sartzeko eskaintza da. Lanaldi osoan, 14 ordainsarirekin eta beharren araberako ordutegi malguaz aritzeko aukera izanen da eta langileak hilero 1.800 euro neto jasoko ditu egindako lanaren truk. 2019ko urrian hasteko izanen da.

Baldintzei dagokionez, interesa dutenek NANaren fotokopia, curriculuma eta Euskararen Gaitasun Agiria aurkeztu beharko dituzte eta kirol edo administrazio arloekin lotutako ikasketak baloratuko dituzte. Dokumentuak kiroldegiko harreran, astegunetan, 09:00etatik 14:00etara eta kirolak@leitza.eus helbidera bidalita aurkeztu behar dira. Aurkezteko epea heldu den astelehenean irekiko da eta urriaren 11ra arte egonen da zabalik. Informazio gehiago nahi dutenek 948 51 07 19 helbidera dei dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun