Nafarroako Gobernuak bat egin du Hizkuntzen Europako Egunarekin, Zer doinu du Nafarroak? kanpainaren bidez. Nafarroako hizkuntza-aniztasuna bistaratzeko sei herritan egin dituzte grabazioak; tartean, Leitzan. Irailaren 13an egin zituzten grabazioak eta herritarrak euskaraz, ukranieraz, katalanez, errusieraz... solasean ageri dira. Gure herriko kaleetan zenbat hizkuntza hitz egiten diren erakutsi eta hizkuntza-aberastasunari dagokion balioa ematea da kanpainaren helburua.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.