Belatetik Saioara igoz ateraldia eginen du igandean Mendibil taldeak

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 25a, 14:06

Belatetik igoko dira Saioa mendiko tontorrera.

Irailaren 29an, igandean, goizeko 07:30ean egin dute hitzordua Leitzako autobus geltokian. Belatetik igota, 15 kilometroko ibilbidea osatuko dute Saioako tontorreraino, lau ordu eta erdiko itzulian, 700 metroko gainbeherari aurre eginez. Joan nahi duenak irailaren 26a, osteguna, izanen du izena emateko azken eguna; Astiz edo Maimur liburu-dendetan edo mendibilaurrera@hotmail.com helbidera idatzita. Bazkideek 12 euro eta bazkide ez direnek 15 euro ordaindu beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun