4.860 euro lortu dituzte Aresoko uso postuen aurreneko enkantean

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 25a, 16:00
Urteagako 24 postu atera zituzten enkantera.

Irailaren 21ean, larunbatean, egin zuen Aresoko Udalak Urteagako 24 uso posturen enkatea. Horietatik 8 hutsik geratu ziren eta denera, 4.860 euroko irabazia izan zuten. Bigarren, hirugarren eta laugarren postuengatik 600 euro ordaindu zituzten, enkanteko kopururik altuena. Aste betez ireki zuten sesteorako aukera eta larunbatean, irailaren 28an, Udaletxean eginen dute bigarren enkantea 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun