Leitzako liburutegia 18:00etan itxiko dute ordezko liburuzaina etorri arte

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 25a, 17:00
Neguan, berez, 14:00etatik 20:00etara irekita egotekoa zen Leitzako liburutegia.

Irailaren 16tik aurrera Leitzako liburutegia 14:00etatik 20:00etara irekita egotekoa bazen ere, liburuzainak lanaldi murrizketa eskatu duenez, ordezkoa etorri arte liburutegia 18:00etan itxiko dute. Sor daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu dute. Txoko berria jarri dutela ere azaldu dute. Bertan 3.000 piezako puzzle osatu gabe bat dago, Pablo Picassoren Gernika artelanaren irudia duena. Nahi duenak piezatxoak kokatzeko aukera izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun