Arkaitz Nieve izan da azkarrena Leitzako Kaskagorren Pentatloian

Ttipi-Ttapa 2019ko irailaren 25a

Donostiatik Leitzarako bidea egin zuten, tartean igerian, bizikletan eta korrika saioa eginez.

Irailaren 21ean egin zuten leitzarrek Kaskagorren 29. Pentatloia. 40 lagunek parte hartu zuten. Donostiako Ondarretan, 09:30ean itsasoan sartuz eman zioten hasiera probari eta bizikletan eta korrika saioa egin ondotik, 13:30ean iritsi zen aurreneko parte hartzailea Leitzako helmugara. Aurrera atarian bazkaldu eta parranda ordu txikiak arte luzatu zuten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun