Irailaren 21ean ate-irekien jardunaldia egin zuten Torras paper-fabrikan. Handia izan zen sortu zen ikusmina, 800 bisitari jasoz. Leitza eta inguruko herrietatik hurbildu ziren; batez ere, erretiroa hartuta dauden lantegiko langileak eta langileen senitartekoak. Lantegia osorik ezagutu, garai bateko argazki eta bideoak ikusi... eta 60 urte bete dituen lantegian egin dituzten azken berrikuntzak ikusteko aukera izan zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.