Goizeko 10:00etan hasi zen pesta eta iluntzera arte, ehunka talo egin zituzten Villabona eta Saralegitarrek. Haien pare, kolpez kolpe, talo hoberena egiteko lehian aritu ziren talo txapelketan parte hartu zuten 13 talogileak. Amaia Uria izan zen, Maribi Odriozola, Maria Luisa Zabaleta eta Fermin Azpiroz, epaimahikideen ustez, talorik goxoena prestatu zuena. Herriko ostalariek ere hitzorduarekin bat egin eta taloa erabiliz, plater berexiak plazaratu zituzten: arto-irinarekin egindako erroskilak, erremolatxa eta espinaka taloa... Buruhaundi eta erraldoien konpartsak ere bat egin zuen pestarekin. Arratsaldean, irrintzi doinuek kendu zieten protagonismo pixka bat taloei. Irrintzi lehiaketaren hirugarren edizioak inoizko arrakastarik handiena izan zuen, hiru kategoriatan banatuta, 30 parte hartzaile aritu ziren lehian: 8 haur, 3 gaztetxo eta 19 heldu. Amets Amundarain, Unai Erdozia eta Maitane Villabona izan ziren, hurrenez hurren, irabazleak.