Goizuetako udal ikastaroetan izen-ematea zabalik irailaren 27ra arte

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 18a, 15:30
Joan den urtean ere jumpfit ikastaroa eskaini zuten. Argazkia: Kronika.

Eskulanak ostiraletan eta jumpfit, pilates eta total training ikastaroak eskainiko dituzte astearte eta ostegunetan.

Goizuetako Udalak, 2019/2020 ikasturterako ikastaro eskaintza prest du. Urritik maiatzera eskainiko dira eta izena emateko udaletxera joan edo telefonoz deitu beharko da. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Urritik maiatzera bitarte, hainbat ikastaro eskainiko dituzte herrian. Eskulanak izanen dituzte ostiraletan, 16:30etik 19:30era eta Oihana Insausti ariko da irakasle lanetan. Kirola egitea nahiago dutenek berriz, jumpfit, pilates eta total training ikastaroak izanen dituzte aukeran. BPXport enpresako monitorea etorriko da astearte eta ostegun arratsaldetan eta ordubeteko saioak izanen dira. Azken hauen ordutegiak, ordua, lekua eta prezioa honakoak dira:

Izena ematea irailaren 27a baino lehenago egin beharko dute udaletxean, aurrez aurre edo  telefonoz deituta. Taldea osatzeko gutxienez zortzi lagunek eman beharko dute izena eta gehiagok emanez gero, merkeago izanen da. Dena dela, gehienez ere, 12 pertsonako taldeak onartuko dira. Ordainketak bi zatitan eginen dira (urrian eta ilbeltzan); eta plazak libre izanez gero, ilbeltzan ere apuntatzeko epea irekiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun