Pelax taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 18a, 20:05
Berako Atala estudioetan grabatu eta 2019ko maiatzean kaleratu duten azken lana taularatuko dute.

Irailaren 20an rock doinuak eramanen ditu Pelax talde donostiarrak Leitzako Torrea tabernan. 23:30ean hasiko da kontzertua eta sarrera 5 euro ordaindu beharko da. Berako Atala estudioetan grabatu eta 2019ko maiatzean kaleratu duten azken lana taularatuko dute.

Unai Pelayo donostiarraren proiektua da Pelax. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak eskaintzen, bere ahots gordinaz eta gitarra elektriko batez baliaturik. 2014ko martxoan bere lehen EPa kaletatu zuen, Pillotegiko saioak, lokalean perkusionista baten laguntzarekin zuzenean grabaturikoa. Rockaren maitalea izanik, abestiak atontzeko banda bat osatu zuen 2014ko apirilean. Azken lan honetan, Iker Vazquezen bateriarekin, Iñigo Ozaetaren baxuarekin, Andoni Olaetxearen gitarrarekin eta Unai Pelayoren gitarra, ahotsa eta hitzekin osatu dituzte abestiak.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun