Uso postuen enkanteak irailaren 21ean eta 28an egingo dituzte Areson

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 17a, 19:00
Ehiza postua, Aresoko Urteaga inguruan.

Larunbatean arratsaldeko zazpietan izango da lehenbizikoa udaletxean 

Uso ehizako denboraldiari hasiera ofiziala eman aurretik, urteroko eginbeharrak ari dira betetzen Aresoko ehiztariak. Larunbatean, irailaren 21ean uso postuen enkantea egingo dute udaletxean, arratsaldeko zazpietan. Urteaga inguruko hogeita sei postu izango dira aukeran. Lehendabiziko enkantearen ondoren, sesteorako aukera izango da astebetez eta hilabeteko azkeneko larunbatean, irailaren 28an, egingo dute bigarren enkantea, toki eta ordu berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun