Kaskagorren pentatloiak Leitza eta Donostia lotuko ditu berriz ere irailaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 18a, 12:00
Donostiako hondartzan hasiko dute 'kaskagorrek' pentatloia.

Ondarretan igeri ondotik, bizikletan etorriko dira Plazaolako natur-bidetik eta herrira lasterka ailegatuko dira kirolariak

Hogei urte baino gehiago badira, Aurrera Elkarteko kideak lasterketa berezi hau antolatzen hasi zirenetik. Irailaren 21erako egin dute hitzordua eta beste behin ere Leitza eta Donostia lotuko dituzte. Goizean,  09:00etan elkartuko dira Donostiako Ondarreta hondartzan eta igerian arituko dira. Segidan, bizikletak hartu eta Plazaola natur-bideraino etorriko dira, Astibia pareraino, handik herrira lasterka etortzeko. Bukatzeko, indarrak berreskuratzeko bazkaria izanen dute eta segidan pesta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun