Aitziber Martinek eta Mikel Rodrigezek irabazi dute Plazaolako Bide Berdeetako Maratoia

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 16a, 13:13

Roberto Trejo eta Anabel Eleno izan ziren bizkorrenak 26 kilometroko lasterketan

Irailaren 15ean jokatu zituzten Plazaolako Bide Berdeetako maratoia eta maratoi erdia. Goizeko 9etan abiatu ziren bi probetako lasterketariak; ibilbide luzekoak Lekunberritik eta motzekoak Leitzatik. Roberto Trejo izan zen 26 kilometroak osatu eta Andoaingo helmugara iritsi zen aurreneko lasterkaria (01.27.30). Bere atzetik sartu ziren Carlos Mcleod (01.27.56) eta Alejandro Reina (01.30.18). Emakumezkoetan berriz, Anabel Elenok (01.48.31), Maider Lasak (01.51.34) eta Lide Azkuek (01.53.07) osatu zuten podiuma. 42 kilometroko lasterketa, berriz,  Mikel Rodrigezek irabazi zuen (02.26.32), bigarrena Ion Sola (02.34.10) izan zen eta hirugarrena David Palomo (02.35.10). Emakumezkoetan Aitziber Martin (03.08.49) izan zen bizkorrena. Bere atzetik helmugaratu ziren Eva Garcia (03.14.53) eta Eva Esnaola (03.16.07). Aipatu behar da, 10 kilometroko lasterketa, aurtengo berrikuntza zena, bertan behera utzi zutela parte hartzaile nahikorik ez zegoelako. Argazkiak: Maraton Vias Verdes

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun