Jende asko ibili da Leitzako Stock azokan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 16a, 10:45

Pagotxen bila, asko izan ziren asteburuan Leitzako plazara hurbildu zirenak. Hala azaldu dute XI. Stock azoka antolatu zuten Kaxkabeltza elkarteko kideek: «oso gustura gaude jendearen erantzuna ikusita. Oso ongi joan dira salmentak. Igande goizean ere uste baino jende gehiago etorri da. Eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei».  Eskerrak hitzez soilik ez, erosketak egin zituztenen artean beraien komertzioetako produktuekin osatutako saski bat ere zozketatu baitzuten. Juan Mari Zabaleta Soro izan zen irabazlea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun