Laugarren eta zazpigarren postuak lortu ditu Antonio Alustizak Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 16a, 12:00
Antonio Alustiza Axpen.

Txapelketaren 53. edizioa larunbatean jokatu zen Axpen (Bizkaia) eta Nafarroako ordezkari gisa Jai eta Aske txakurrekin parte hartu zuen aresoarrak. Heldu den igandean, irailak 22, Oñatin (Gipuzkoa) jokatuko den nazioarteko txapelketan ere parte hartuko du Alustizak.

Jai txakurrarekin laugarren postua lortu zuen aresoarrak eta Aske txakurrarekin zazpigarrena. Txapel nagusia, berriz, Aldudeko (Nafarroa Beherea) Martzel Hualderentzat eta Etxe zakurrarentzat izan zen.

Sailkapen orokorra

1. Martzel Hualde eta Etxe txakurra (Aldude, Nafarroa Beherea), 348 puntu.

2. Enrique Mendiguren eta Laia txakurra (Orozko, Bizkaia), 337 puntu.

3. Gilles Etxegoien eta Gaua (Donamartiri-Nafarroa Beherea), 335 puntu.

4. Antonio Alustiza eta Jai (Areso), 324 puntu.

5. Enrique Mendiguren eta Riki (Orozko, Bizkaia), 168 puntu.

6. Fidel Alonso eta Bat (Areta, Araba), 168 puntu.

7. Antonio Alustiza eta Aske (Areso), 167 puntu.

8. Asier Bolibar eta Kobi (Olabezar, Araba), 158 puntu.

9. Aritz Ganboa eta Sua (Arruazu, Nafarroa), 157 puntu.

10. Migel Arregi eta Argi (Oñati, Gipuzkoa), 132 puntu.

11. Jabier Zubiaurre eta Mendi (Mutriku, Gipuzkoa), 60 puntu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun