Cederna Garalur Elkarteak ohar bidez adierazi duenez, «energia ekoiztea eta energia-kontsumoa ekonomia zirkularraren zutabeetako bi dira». Energia kontsumoaren ohiko eskeman, «autokontsumoak etxeko kontsumoan energia berriztagarria sartzea ahalbidetzen» duela oroitarazi du, eta honela gaineratu du: «herritarrei energia independenteki sortzeko aukera ematen die modu jasangarrian eta ekonomikoan, tokian tokiko energia-iturrien alde eginez: biomasa, eguzkia, haizea edo jauzi hidraulikoak, kasurako».
Hitzaldia udaletxean eskainiko dute, 19:00etan eta David Gordejuelak emanen du, NASEIn lan egiten duen eta energia efizientzian aditua den ingeniariak. NASEI Cederna Garalur Elkartearen energia efizientziako zerbitzuaren enpresa aholkularia da.
Izen-ematea
Solasaldira joan nahi dutenek 607 67 93 77 telefonora deituta, Cederna Garalur Elkartearen web-orrialdean (www.cederna.eu) eta bidasoa.admon@cederna.es helbidera mezua bidalita eman dezake izena.