Aimar Olaizolak ez du lau eta erdiko txapelketa jokatuko

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 12a, 16:48
Binakako txapelketarako zaintzea erabaki du. Argazkia: Baiko.

Pixkan-pixkan hobera egin du eta osatzen ari da. Dena dela, ez da guztiz indarberritu.

Aimar Olaizolak ez du lau eta erdiko txapelketa jokatuko. Adierazi duenez, lesioak hobera egin du baina ez da guztiz indarberritu. Hori horrela, zaintzea erabaki du, binakako txapelketan parte hartzeko.

Hankako koadrizepsaren tendoian izan zuen lesioaren ondorioz, Olaizola II.ak ez du lau eta erdiko txapelketan parte hartuko. Hobera egin duen arren, zenbait mugimendu egiteko konfiantza falta duela gaineratu du. Pilotazaleek, beraz, binakako txapelketara arte zain egon beharko dute goizuetar pilotaria lehian ikusteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun